XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleek euren ikuspuntuak zerrendatan jarri eta euren iritziak idazlearenekin gonbaratzen dituzte.

Edo irakurketa aurreak ikasleei item batzu eskaintzen dizkie, zeinekin ados edo desados egon daitezkeen, idazlearen iritziak irakurri eta gonbaratu baino lehen.

36. koadroa honelako irakurketa aurreko item-en eta dagokien testuaren zati bat da.

36. koadroa

Erropa jazteko arrazoin posible batzu
Zure iritzia / Bai / Ez
idazlearen iritzia / Bai / Ez


1. Bero mantentzeko
2. Aberastasuna erakusteko
3. Erakargarria izateko
4. Eroso egoteko
5. Besteak bezalakoa izateko
.

Bizitzeko jantzi beroak beharrezkoak dituzten tribu batzu ezik, teknologikoki atzeratuta dauden herriek jantzi gutxi edo ia batere ez duela erabiltzen aurkitu dugu.

Hau egia da boskimanoen kasuan, zeinak gauez askotan oso hotzak diren Afrikako zenbait eskualdetan bizi diren, eta oraindik gerripeko txiki edo kapa soil batez besterik ez dira jazten.

Apaingarriekin gertatzen den bezala, jaztea ohiturak dakarren zerbait da, erosotasun pertsonalak baino, eta gizarte batetako partaideek euren taldearen arauen arabera aukeratuko dituzte jantziak.

Hau da gaurko Mendebaldeko gizarteen kasua; gizon batek bainujantzi bat besterik ez duela egin lezake igerian hiri erdiko igerilekuan, baina ziur aski ez litzateke horrela kalera irtengo.

Hori lotsagabekeritzat joko litzateke, eta gizon berbera igerilekuan ikusita normala zela pentsatu zutenek, kalean horrela ikusiko balute, bidegabekeria dela esango lukete eta besteenganako....

Ohar zaitezte goiko esaldiak ez direla testuari zuzenki egokitzen, eta zenbait puntutan ilun samar geldi daitekeela, edo balitekeela ez erantzunik ematea.

Honek ez du axolarik, gure hemengo helburua eztabaida denez, ez irakurketa aurrean bakarrik, baita irakurketa ostean ere, non ikasleek euren erantzunak gonbaratzen bait dituzte.